Zer da Guztion Urnieta?
Guztion, Urnietako Udalak sustatutako egitasmo bat da. Merkataritza eremuen zaintza eta berraktibaziorako estrategiak martxan jartzea da proiektuaren helburua.
Urnietako erdigunean kokatzen diren lokal hutsen aktibazioa bilatzen dugu.
Lokalei buruzko informazioa nahi duzu?
1
Kontsultatu gure poltsa publikoan dauden lokalak, lokalak atalean.
2
Lokalaren inguruko informazio gehiago behar baduzu edo bisitatu nahi baduzu, bete formularioa edo jarri gurekin harremanetan.
3
Lokala eskaintzen eta bilatzen dutenen artean zubilanak egingo ditu Udalak.
Egitasmo hau Guztion Beterri-Buruntza programaren baitan kokatzen da eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa du.